XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erantzun.1. Oso sentsazio estrainioa sentitzen da, nonbait, lurpean lan egitean.
Ez al duzu uste?.
Zer
2. Nola irteten dira gero meatzariak meategitik kanpora?.
(Igongailu berezi batzutan).
3. Argi guztiak elektrikoak dira, baita meatzariek kaskoetan darabiltzatenak ere.
Meategian inoiz ez da piztu behar
4. Begira ikatz-zatiek zeinen forma eta tamaina desberdinak dituzten.
Makina izugarriek ateratzen dituzte meetatik eta zinta garraiatzaileetan kargatzen dituzte.
Ikasi:Nola uste duzu sentitzen direla meatzari hauek lanegunaren ondoren? Nekaturik? Zikin aurkitzen al dira? Beroa al dute?.
Zer uste duzu itxaron dezaketela irrikaz eta gogo biziz? Dutxa? Janari beroa? Aire garbia arnastea? Eguzkiaren argia ikustea?.
Zer pentsatzen dute beren lanaz? Beti ikaraturik dabiltzala uste al duzu? Ala kezkaturik? Bakarrik sentitzen al dira?.
Zer gerta litekeen igartzen.Teknikariak gas arriskutsurik ez dagoela meategian egiaztatzen ari dira eta makineria aztertzen ongi funtzionatzen duen ala ez ikusteko.
Zer gerta liteke gasa egonez gero? (Meatzariek eragozpenak izango lituzkete arnasa hartzeko, eta abarrerako).
Zer gerta liteke makineriak txinpartak jaregingo balitu? (Leherketak sorteraz litzake).
Zer gertatuko litzateke orduan? (Meategiaren sabaia behera eroriko litzatekeela, argiak itzaliko liratekeela eta meatzariak zatarri artean harrapaturik geratuko liratekeela eta salbamendu-ekipoek erreskatatu beharko lituzketela, eta abar).